XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Noiz eztagoz itxas ertzetako emakumeak guraso bat edo seme maiten galtzeko zorian?.

Arranondokoak elizatik urtebenean, kai-aldean gelditu ziranak asi jakoezan albistaritzan: nasara sartu zala potiñ bat, geienak agiri zirala aizebeko aldetik, estu, baña oso urrian; batzuk Getariara, Donostira edo Pasaira sartu bearko ebiela, albaeben.

Ori zan ziñoena.

Ta egia zan.

Betozen txalopak, betozen bata bestearen atzetik.

Eta bakotxak bereak esagututean, urtxakurrak nagusiaren aurrean baño urduriago, ¡emen datoz Paulota! ¡emen datoz Joseta! ziarduen gizon da emakumeak; eta umetxoak barriz, euren gurasoak nasa ondoan agertuten ziranean, urte batean ikusi ezpalitue legez, ¡aita! deituteutsien indar guztiakaz, ¡aitaa!... Arrantzale errukarriak, danak bustita, zurbilduta, nekatuta, aulduta, etenda, adorerik bage, goseak eta egarriak amaitu bearrean, gizonaren itxurarik ezekarren; baña lurrean oñak ipiñita laster ondo erakustebien gizontasuna, euren umeak besoetan artu ta malko lodiakaz arpegi biguna bustiteutsienean.

Illundu arterañoko guztian, da illunduta gero be bai, arrantzalien estualdia baizen beste auturik etzan ibilli Arranondon, bat ezpada beste txalopa danak etxeratu ziran baña.

Sardinzarren potiña zan agertu etzan bakarra.